
Ostegun iluntzean Durangoko Azokan gizon batek emakume bat jazarri zuela jakin dute antolatzaileak.
«Horren aurrean, babesa eta elkartasun osoa azaldu gura dizkiogu jazarpena izan zuen emakumeari, baita haren ingurukoei ere. Beharrezko baliabideak emakumearen eskura jartzeko prest gaude», adierazi dute Durangoko Azokaren antolatzaileek.
«Durangoko Azokatik argi utzi nahi dugu ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen, ez kulturaren plaza honetan ez inon. Ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat», gaineratu dute antolatzaileek ohar baten bidez.
«Aurrera begira, Durangoko Azoka espazio segurua izateko lanean jarraituko dugu», nabarmendu dute antolatzaileek.
Durangoko Azokak atzo iluntzean emakume batek izandako jazarpena irmoki gaitzesten du.#58DA #fantasiaDA pic.twitter.com/ATIH7qTIXY
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) December 8, 2023

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»
