
Orkoiengo Udalak euskararen ordenantza edukiz hustu nahi dutela salatzeko elkarretaratzea egin du ostiral honetan Behatokiak Iruñerriko herri honetan, bertako elkarte, erakunde eta norbanakoekin batera. Orkoiengo Udalaren asmoak «hizkuntz eskubideak eta euskararen erabilera nabarmenki murriztu nahi dituela» salatu dute.
«Afera hau ez da euskara dakiten herritarren eskaera bat, orkoiendar guztion oinarrizko eskubideez ari gara, herriko jardueretan euskara erabili nahi duen orok gaztelania erabili nahi duenaren berme berdinak izateaz, etorkizunean euskara ikasiko dutenen edo ikasi nahi dutenen eskubideak ere bermatzeaz, Orkoienera bizitzera datozen pertsonek euskara ezagutzeko duten eskubideaz,… Azken finean, udal honen aurrean Orkoiengo eta Nafarroako hizkuntzen berdintasuna eta hizkuntzen bizikidetza herritarren arteko bizikidetza dela aldarrikatzeaz ari gara. Gogoratu behar dugu gainera, euskara une honetan gutxiagotua dela eta egoera horrekiko neurriak behar ditugula», nabarmendu du Behatokiak ohar batean.
Azaroaren 29an zabaldu zuen Orkoiengo Udalak webgunean Euskararen Ordenantza aldatzeko prozesua irekitzen zuela eta hilabete bateko epea ematen zuen ekarpenak egiteko. Gaur amaitzen da epe hau, alegia.
Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak Orkoiengo Udal Gobernuari testu berria atzera botatzeko eskatu dio. «Batetik, Euskararen Ordenantzaren hitzaurrean, aurreko ordenantzak euskarari egiten zizkion erreferentzia guztiak ezabatu dituzte eta hizkuntzez orokorrean hitz egiten du, kontuan hartu gabe euskara dela gutxitutako hizkuntza eta babes eta sustapena behar dituena. Bestalde, Euskararen Ordenantza izanik, euskarari berariazko aipamena egin beharko liokeela uste dugu», azaldu du.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
