
Nikolas Segurola fraide frantziskotarra, artzaina eta bertsolaria hil da larunbat honetan. 84 urte zituen eta Azpeitiako Matxinbenta auzoko Largarate baserrian jaio zen, 1939an. Ardi latxaren hobekuntza genetikoan, Idiazabal jatorri izenaren, gaztandegi eta jezteko gela berrien diseinu eta garapenean edo Artzain Eskolaren sorreran parte hartu zuen bere bizitzan.
12 urte zituela joan zen Arantzazura fraide izateko ikasketak egiteko. GAUR8ri eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuenez, alde egin baino lehen baserriko artaldearekin pasa zuen azken momentua negarrez igaro zuen.
Arantzazun pasa zituen urteetan Gomiztegi baserriko animaliez arduratu zen. Geroago, fraide gutxi zegoenez, beste animaliak kendu eta 300 ardiko artaldea jarri zuten, bakoitza bere izen propioarekin.
Bertsolaritzan ere ibili zen eta mila bertso baino gehiago utzi zituen idatzita, Arantzazuko liburutegian gordeta daudenak. Gainera, 1986an Bertsolari Txapelketa Nagusian epaile izan zen Segurola.
2016an ‘Nikolas Segurola; Fraide, artzain eta bertsolari’ omenaldi liburua argitaratu zen Iñaki Beristainek, Eduardo Urartek eta Xabier Euzkitzek landutakoa, alde erlijiosoa, artzain bizimodua eta bertsolaritzan ibilbidea kontatuz, hurrenez hurren.
2020an ENBAren Baserritarron Laguna saria jaso zuen «bere bizitzan artzaintzaren alde egindako lan zabal eta oparoa eskertu asmoz».

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Una violenta y fuerte tormenta inunda calles y provoca cortes de luz en Bilbo

29N: Sánchez adelanta elecciones con la vivienda como ventana de oportunidad contra la derecha

Los precios que publica Idealista ya están un 29% por encima de lo que firman los notarios
