
Patxi Iturrioz gaur hil da. Donostian jaioa, 86 urte zituen. Ibilbide politiko luzea izan zuen, nahiz eta azken urtetan utzita zituen halako jarduerak.
EAJren EGI gazte taldean hasi bazen ere, ETAn sartu zen 60ko hamarkadaren hasieran. Protagonismoa izan zuen erakunde horren lehen zatiketan. ETAren «Bulego Politiko»-ra iritsi zen eta bere burua «obrerista»tzat zuen. ETAn geratu zirenek «españolista»tzat jo zuten Iturriozek ordezkatzen zuen lerroa. V. Asanbladaren atarian ziren.
Bi sektoreen arteko gatazka erabatekoa izan zen. Etxebarrieta anaiek protagonismo berezia izan zuten V. Asanblada hark ETAren geroa markatu zuen. Patxi Iturriozek eta harekin erakundea utzitakoek ETA-Berri sortu zuten, baina azkar utzi zuten izen hori ere.
Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) sortu zuten orduan, eta segidan, espainiar Estatuko taldeekin batuz, Movimiento Comunista eratu zuten.
EMKk eta EIAk aliantza egin zuten hauteskundeetara aurkezteko. Euskadiko Ezkerra erdietsi zuten horrela 1977ko Estatuko hauteskunde nagusietarako. Patxi Iturrioz bigarren zen Gipuzkoako zerrendan. Paco Letamendiak (Ortzi) eserlekua lortu zuen. Ortzik Herri Batasunera joateko eserlekua utzi zuenean, Iturriozek hartu zuen Kongresuko eserlekua.
EMKko erreferente nagusienetakoa izan zen urtetan, baina PSOE alderdiaren aldeko joera hartu zuen. 1990an PSE-EEan sartu zen.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

