Arnaitz Gorriti

Kutxabank Araskik etxetik kanpoko aurreneko garaipena lortu du 2024 honetan

Made Urietarenek Benbibre azken sailkatuaren kantxan 48-78 irabazi dute, Tamara Sedaren lan bikainari esker. IDK Euskotrenek lanak eman dizkio Valentzia Basket liderrari, baina 63-70 galdu du. Lointek Gernika Bizkaiak partida eskasa jokatu du Cadi La Seuren kantxan eta 68-59 galtzaile atera da.

Beste behin, bikain aritu da uztaipean Tamara Seda.
Beste behin, bikain aritu da uztaipean Tamara Seda. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)