
Lehen mailako txapelketan bezala, aurten B-Seriea deitu dioten bigarren mailakoan ere bina ordezkari izango dituzte Aspek eta Baikok, gaur Larraintzarren jokatutako kanporaketen ostean. Sistema desberdina da txapelketa honetakoa eta Agirre-Iztueta eta Egiguren-Eskuza aurrez sailkatuta, gaur garaile izan diren Larrazabal-Eskirozek eta De la Fuente-Bikuñak osatuko dute ostiralean Orozkon hasiko den ligaxka.
Egungo txapeldunek 22-9 irabazi diete Exposito-Gaskueri partida arraro xamar batean. Aspeko bikotea 6-3 ere aurreratu da markagailuan, baina etxean aritu den Gaskuek zerbait nabaritu zuen eskuin eskuan eta behera egin du nabarmen. Oso galtzaile aritu dira urdinak, Expositok ere kutxatu da bere atzelariarekin eta Eskirozen sendotasuna nagusitu da, Larrazabalek ere, tarteka, huts nabarmenak egin dituelako.
Askoz lehiatuagoa suertatu da Zubizarreta-Ugartemendia eta De la Fuente-Bikuñaren artekoa, azken txanpan Aspekoen alde hautsi den arren (22-15). Partida honetan ere, bikote garailearen atzelariaren, Bikuñaren, sendotasuna nabarmendu behar, Zubizarretak partida polita jokatu arren, Ugartemendiak azkenerako pilota asko galdu baititu. Eskuin oso dotore eta indartsuaren jabe da alkizarra, baina ezkerrez ez du horrenbesteko bermerik ematen. Gaur, gainera, Larraintzargo pilotalekua labainkor xamar zegoen hautsagatik edo eta pilotariek lanak izan dituzte orekari eusteko zenbait unetan.

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»
