Bi urteko itxaronaldiaren ostean, ostegun honetan abiatuko da Korrika Irundik. Euskal Herria iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera gurutzatuko du 10 egunez. Baina mugetatik haratago, hasi dira Korrika ospatzen. Bruselan, adibidez, euskaltzale ugari batu ziren larunbat honetan.
Euskal diasporaren ohiko zita izan ohi da. Euskal Herrian Korrika hastearekin batera, munduko hamaika txokotan antolatzen dira ekimenak, modu batean edo bestean, euskararen aldeko ekimen honen parte ere izateko.
Lasterketa erraldoiaz gain, munduan zehar ere badira Korrika ugari. Izan ere, planeta osoan badaude Korrikaren eta euskararen alde egin duten euskaltzaleak, eta ia kontinente guztietan gauzatu ohi dira edizio bakoitzarekin bat egiten duten ekimenak. Korrikaren webgunean, bada eguneratzen doan mapa.
Sidney, Melbourne, Edinburgo, Berlin, Praga, Mumbai, Tokio, Paris, Bartzelona, New York, Montreal, Mexiko Hiria, Bogota, Lima, Montevideo, Santiago eta beste toki ugari agertzen dira.
Atzo Brusela batu zen zerrenda hortara, non hamarnaka euskaltzale bildu ziren Errege parkean. Irrintzi eta «Bruselan ere, korrikaren alde!» oihu artean gurutzatu zuten hiriaren erdian dagoen parke hau, non ez zen jan eta edatekorik falta.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
