NAIZ

100 kilometrotarako 5 minutu: Ikerlanek ibilgailu elektrikoak kargatzeko sare azkarra sortu du

Ikerlan enpresak sortu du ibilgailu elektrikoak kargatzeko Estatu espainoleko sare mugikorrik azkarrena. 100 kilometrotarako autonomia eskura dezake bost minututan, eta bezeroak behar duen lekura mugitzen da sarearen instalazioa, furgoneta baten barruan baitago.

Smart Charging enpresarentzat ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea sortu du Ikerlanek.
Smart Charging enpresarentzat ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea sortu du Ikerlanek. (Jon Urbe)

Ikerlan euskal dentro teknologikoak Wattson Smart Charging enpresarentzat karga ultra-azkarreko teknologia aurkeztu du ostegun goiz honetan. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko Estatu espainoleko sare mugikorrik azkarrena sortu dute; 15 minututan autoa kargatzeko gaitasuna du, egungo sistemak zortzi ordu behar dituenean. Sare elektrikoa ez saturatzeko sistema sortu dute eta bi ibilgailu aldi berean kargatzeko gaitasuna du. Furgoneta baten barruan dago sarearen instalazioa, horrela, enpresak kargagailuak bezeroaren kokapenera eramaten ditu zerbitzua emateko.

Aitor Milo Energiaren Biltegiratze eta Kudeaketako ikerlariak; Luis Mir, IKERLANeko Energia Biltegiratze eta Potentzia Elektronikako arduradunak eta Rubén Valientek, Wattson Smart Charging-eko zuzendari nagusiak, hartu dute parte ostegun goiz honetan Hernanin egindako aurkezpenean. Ikerlariek azaldu dute orain artean ibilgailuen karga elektrikoak dituen hiru arazo nagusiak konpontzen dituen ekimena dela.

Mirrek adierazi duenez, kargatzeko gune bat aurkitu beharra izan ohi da ibilgailu elektrikoak dituzteneen lehen arazo nagusia, baina sortu duten kargatze sistemaren bidez arazo horri aurre egiten diote, furgoneta bera baita bezeroarengana desplazatzen dena.

Karga denbora ere asko murriztea lortu dute, zortzi ordu inguru tardatzen zituen lehen, eta sistema berri honekin ordu laurdeen. Aukera hori oso erabilgarria da merkataritzarako Valienteren iritziz, baina garraio enpresentzat edo ibilgailuak alokatzako enpresentzat ere: «Zenbat eta ibilgailu gehiago erabili, errentagarritasuna handiagoa izango da», adierazi du. Horien erabilgarritasuna errepidean laguntzeko autoetara heda liteke. Testuinguru horretan, gogorarazi du gaur egun merkatuan dauden kargagailu elektrikoen % 1 baino ez direla ultra-azkarrak.

Sare elektrikoaren potentzia neurtua

Hirugarrenik, garrantzitsua da sare elektrikoan potentzia-gailur handiak jasan ditzaketen sistemak sortza, horri ere arreta jarri diote. «200 kWh-ko bateria-banku bat ibilgailu elektrikoen sareari zerbitzu berezia eskaintzen dion kargagailu ultralaster mugikor bihurtzeko beharrezkoak diren potentziako eta komunikazioko elektronikako sistemak garatu eta integratu ditugu», azaldu du Milok.

«Gaur egungo azpiegitura elektrikoekin eta energia-eskaerarekin, garraioaren elektrifikazioa arazo bat da prozesua geldiarazten denean: zenbat eta ibilgailu elektriko gehiago izan eta kargatzeko abiadura handiagoa izan, zenbakiek gora egiten dute, eta gerta daitezkeen eskari-gailurrek gainditu egiten dute kargagailu ultralasterrak eduki nahi diren leku gehienetan instalatutako potentzia. Hala ere, off-grid bateria horiek ibilgailua 300 kW-era kargatzen laguntzen dute, sare elektrikoa gainkargatu gabe», azaldu du Mirrek.