
111 Akademiak 2023. urteko eleberri onena hautatzeko prozesuaren hirugarren eta azken bozketa txanda jarri du abian eta, ohar bidez azaldu dutenez, akademiakideek bi lanen artean hautatu beharko dute iazko uztako lan onena zein den: Karmele Jaioren ‘Maitasun kapitala’ eta Eneko Bidegainen ‘Bichta éder’, biak Elkar argitaletxearekin kaleratuak.
Lehen txandan bozka gehien jaso zuten zazpi eleberriak Castillo Suarezen ‘Alaska’, Oihane Amantegiren ‘Cayo Hueso’, Josebe Blancoren ‘Hausnarrean’, Miren Agur Meaberen ‘Itzulerak’, Juan Kruz Igerabideren ‘Ura saltoka’, Karmele Jaioren ‘Maitasun kapitala’ eta Eneko Bidegainen ‘Bichta éder’ izan ziren, eta horien artetik bozketa berri bat eginda pasa dira finalera azken biak. Izan ere, bigarren bueltan sariduna izendatzeko beharrezkoa da eleberri batek bozken %40 gutxienez bere egitea, eta kasu honetan ez da hala gertatu.
111 Akademiak jakinarazi duenez, akademiakideek bozka emateko aukera berria dute orain, eta apirilaren 28ra arte izango dute Jaioren edo Bidegainen eleberriaren alde egiteko. Ondobidean, hilabete bukaeran jakinaraziko da bietariko zeinek eskuratuko duen saria.
Karmele Jaiok eskuratuko balu, bere hirugarren 111 Akademia Saria litzateke, 2006an ‘Amaren eskuak’ eleberriarekin eta 2019an ‘Aitaren etxea’-rekin ere jaso baitzuen.
Azken 111 Akademia sariduna, 2022. urteari dagokiona, Arantxa Urretabizkaiaren ‘Azken etxea’ izan zen, eta aurretik saritu zituzten baita ere Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materialak’ (2021) edota Pello Lizarralderen ‘Argiantza’ (2020).
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
