NAIZ

Gatibu, Segismundo Toxicómano, Chill Mafia eta beste 45 talde izango dira Gasteizko Txosnetan

Abuztuaren 3tik 9ra iraungo duen egitaraua aurkeztu dute Gasteizko Txosnek, guztira 48 kontzerturekin, eszenatoki nagusian, Gazte Karpan eta Entxosnatu karpan banatuta. Besteak beste, Gatibu, Segismundo Toxicómano, Chill Mafia eta Dupla izango dira.

Ostegun honetan aurkeztu dute Gasteizko Txosnetako aurtengo kartela.
Ostegun honetan aurkeztu dute Gasteizko Txosnetako aurtengo kartela. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Gatibuk, Segismundo Toxicómanok, Chilla Mafiak eta Duplak, besteak beste, kontzertuak eskainiko dituzte aurten Gasteizko Txosnetan Andra Mari Zuriaren jaietan. Herri bazkariak, erakusketak, kalejirak, ekitaldiak, Akelarrea eta umeen txokoa ere prestatu dituzte, abuztuaren 3tik 9ra.

Ostegun honetan eman dute kartelaren eta egitarauaren berri antolatzaileek, eszenatoki nagusian, Gazte Karpan eta Entxosnatu Karpan izango diren guztira 48 musikari, talde eta DJ-ak zeintzuk izango diren zehaztuz.

Aurten abuztuaren 3an, larunbatean, hasiko da jaien egitaraua. Egun horretan Libe, Harakin eta Mice izango dira txosnetan. Xerulak eta Rosa Marik ere izango dira Gazte Karpan eta Entxosnatu Karpan.

Hurrengo egunean, igandea, Laztana Laztana, Zinkhak, Herenegunek eta Akerbeltzek musikatuko dituzte txosnak. Gauari amaiera emango diote Sudok eta DJ Elepuntok.

Astelehenean, abuztuaren 5ean, The Capaces, Tooth eta Segismundo Toxicómano izango dira. Wary, Xaukena Xauk eta Arosound karpetan izango dira.

Astearterako, aldiz, Eireren, Ithakaren, Nøgenen, Duplaren, Elena Barkerren eta DJ Pezonen txanda izango da. 

Abuztuaren 7an, asteazkenean, Bengo, Roba Estesa, Zilibito Records, Buhos eta Butron izango dira.

Ostegunean, hilak 8, Nakar, Tatta & Denso, Benizze , Señora, Monzi Sez, Guate-k eta Bihotza izango dira Gasteizko Txosnetako eszenatoki desberdinetan.

Jaien azken egunerako Señora, Monzi Sez, Guate-k, Bihotza, Perlata, Ganibet eta Gatibu gorde dituzte. MJ Suqulent-ekin, Lilurarekin eta DJ Etxekoirekin jaia jarraitzeko aukera egongo da.