
Marcelo Caetano zinema zuzendari brasildarraren ‘Baby’ filmak jasoko du Sebastiane Latino saria, «bere queer maitasuna bizi duten edo familia ezberdinak sortzen dituzten pertsonaia batzuei enpatia eta baztertutako sektoreetako istorio bati beharrezko ñabardurak ekartzeagatik», epaimahaiko kideek adierazi dutenez.
Sebastiane Latino saria Zinemaldiaren baitan Gehitu elkarteak eskaintzen duen saria da, urteko LGTBIAQ+ film latino onena hautatuz. Aurten, Brasil, Herbehereak eta Estatu frantsesaren arteko ekoizpena den ‘Baby’ filmak jasoko du saria.
Horrez gainera, Gehitutik adierazi dutenez iazko irabazlea, Joris Lachaiseren ‘Transfariana’, Zinemaldiaren lehen asteburuan proiektatuko da Errenterian, Irunen eta Deban, Mugen Gainetik elkartearen laguntzarekin eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eskutik.
Azkenik, adierazi dute Sebastianeren 25. edizio honetan, Gehitutik bere «bokazio latinoametikanoa» mantentzen dutela sari honekin eta LGBTIAQ+ Jaialdi Iberoamerikarren 10. Topaketarekin.
Sebastiane sariak 25 urteko bilakaera du, eta 2013an Gehituk Latinoamerikako filmei berariazko sari bat eskaintzea erabaki zuen, Sebastiane Latinoa. Aurreko edizioetan Sebastian Lelio (‘Una mujer fantástica’, Txile, 2017), Jayro Bustamante (‘Temblores’, Guatemala, 2019) eta Clarisa Navas (‘Las mil y una’, Argentina, 2020) zinemagileen lanak saritu zituen.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
