Arratsalde okerra izan da gaurkoa Caixabank Mastersari dagokionez. Lehiaketa horretako bi partida jokatu behar ziren gaur, baina bat bertan behera gelditu da eta bestea nahiko tamalgarria suertatu da.
Alde batetik, Urduñako pilota jaialdia bertan behera gelditu da lehen partida jokatzen ari zirela pilotalekura ura sartzen hasi delako. Aurrikusita zegoen ekaitza lehertzearekin batera sekulako haizetea eta euri zaparradak izan dira Bizkaiko herrian. Pilotalekuak leihatila moduko batzuk ditu ezker paretaren goikaldean eta haizeak horietako hiruzpalau hautsi ditu, ura barrura sartu delarik.
Lehen partida jokatzen ari ziren pilotariek, Larrazabal-Morgaetxebarria eta Senar-Ugartemendia, jokatzeko gero eta arazo gehiago zituztenez, etenaldi bat egitea erabaki dute. Baina azkar ikusi da gero eta ur gehiago sartzen ari zela eta denbora gutxian bai kantxa eta bai ezker-pareta erabat bustita geratu dira.
Hori ikusita, jaialdia bertan behera uztea erabaki dute enpresek, bertan Ezkurdia-Albisuk eta Peña-Zabaletak jokatu behar zuten Caixabank Masterseko partida ere bertan behera utziz.
Baikok jakitera eman duenez, jaialdia irailaren 4ean (asteazkena) jokatuko da 19.30etan hasita. Sarrera berdinak erabiliko dira.
Eguneko beste jaialdi nagusia Aiegin ospatu da. Partida nagusian, Caixabank Mastersari zegokiona, Jaka-Martija eta Zabala-Imaz neurtu dira, baina emaitza tamalgarria izan da: 22-4 40 minutu eskasean. Emaitza horrekin bi bikoteak sailkapenean berdinduta geratzen dira hiru punturekin.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

