
Tanke ilara batek kolapsatu du ostegun honetan Irungo Santiago zubia. Dirudienez, arazoak izan dira koordinazioan, eta tankeak zeramatzaten kamioiek frantziar Polizia iritsi arte Gipuzkoan itxaron behar izan dute, Bidasoa ibaiaren ertzean.
France Bleu irratiak eta ‘Sud-Ouest’ egunkariak azaldu dutenez, Estatu Batuek Europan barreiatuta dituzten tankeak dira ostegunean ikusi zirenak eta «Errusiak Ukrainan daraman eraso militarrarekin» lukete lotura. Zehazki, ‘Atlantic Resolve’ operazioarekin lotu ditu aipatu irrati kateak, frantziar Armada iturri hartuta.
Ostegunekoak ez dira, ordea, azken egunetan Lapurdin eta Gipuzkoako mugan ikusi diren ibiligailu militar bakarrak. A63ko autobidearen ordainlekuan, Irun-Hendaia arteko Santiago zubian, Bidarten, Biarritzen, Baionan... Azken aste honetan bestelako bideetatik igaro dira tanke handiak eramanen dituzten konboiak.
Joan den astean ere ikusi ziren Irunen tankeak eramaten zituzten kamioiak. ‘Diario Vasco’ egunkariak orduan azaldu zuenez, tankeak frantziar Armadarenak ziren eta Gasteizen dagoen Arakako kuarteletik atera ziren. Ostegunekoak bezala, kamioietan eraman zituzten mugaraino.
Dozena erdi tankek osatzen zuten joan den asteko konboia, Guardia Zibileko, Ertzaintzako, frantziar Jendarmeriako eta Irungo Udaltzaingoko zenbait agenterekin batera. Poloniako eta Herbehereetako matrikula zuten furgonetak ere ikusi ziren bertan.
Konboiak harridura sortu zuen Irungo bizilagunen artean, eta trafiko arazoak sortu ziren Ficoba inguruan. Auto-ilarak izan ziren konboiaren ondorioz, eta ostegun honetan areagotu egin dira, izan ere Santiago zubia blokeatuta egon da.
Pasa den astean Ertzaintzak ez zuen azaldu zer egiten zuten halako tankeek espainiar Armadak Arakan duen kuartelean, ezta zergatik zeharkatu duten Euskal Herria. M1 Abrams tankeak ziren, AEBtan egindak.

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil
