
Bilbon porturatuta zegoen Stinnes Zephir kargaontziko 65 urteko marinel bat hil zen abenduaren 21ean arrazoi ez traumatikoengatik. Ostegun honetan eman du ELAk bere heriotzaren berri, Osalanen informazioa jasoz. Horren arabera, langileak bihotzekoa izan zuen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik.
ELAk dio badela garaia itsas sektoreak bizi dituen arazoei heltzeko; «besteak beste, komenentziazko banderen erabilerari eta horrek dakartzan bizi eta lan baldintzen prekarizazioari».
Kasu honetan, ELAk aipatu duenez, armadorea alemaniarra izan arren, ontziak Antiguako eta Barbudako bandera zuen.
Sindikatuak dioenez, komenientziako bandera hori eta beste batzuk erabiltzen dituzte erregulazio laxoagoa aplikatzeko. «Ondorioz, lan baldintzak okertzen dira eta horren gaineko kontrola lausoagoa da, herrialde horietako araudia aplikatzen delako. Horrek, aldi berean, ahalbidetzen du armadoreen erantzukizuna saihestea eta tripulazioaren baldintzak prekarizatzea», azaldu du.
«Gainera, nazioarteko araudia ez betetzea errazten du gehienetan; adibidez, lan orduak ez dira behar bezala kontrolatzen, lanaldi amaigabeak egitera behartzen dituzte... Lan arriskutsuak dira eta atsedena hartu behar dute; ez dute, ordea, behar adina denbora deskantsatzeko», gehitu du.
Guztira, ELAren datuen arabera, 64 pertsona hil dira aurten Hego Euskal Herrian lanean, horietako 20 arrazoi ez-traumatikoengatik.

Detenidas 14 personas por desórdenes públicos en la última noche de Aste Nagusia de Bilbo

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

Hernani y Errenteria responden con hechos a las insinuaciones de Insausti sobre el sinhogarismo
