Distopien gorakada
Gaur 'Severance' telesail distopiko zoragarriaren bigarren denboraldia iritsiko da. Ziurgabetasun globalak, aurrerapen teknologikoek, COVID 19aren pandemiak edota aldaketa klimatikoak eragin nabarmena izan dute ikus-entzunezko distopiko eta post-apokaliptikoen ugaltzean. Genero honen gorakada funtsezko fenomeno bihurtu da kultura zinematografiko garaikidean.
Fritz Langek 1927an ‘Metropolis’ zuzendu zuenetik, generoaren oinarriak ezartzeaz gain, ondorengo zientzia fikzioaren estetikan eta narratibetan ere eragin handia izan zuen. Geroztik ezaugarri bertsuko ehunka eduki sortu dira, baina azken hamarkadan bereziki, ekoizpen mota hauen kopurua igo egin da.
Eduki hauek, entretenitzeaz gain, arazo sozial eta etikoei buruz hausnartzeko aukera ematen dute. ‘The Handmaid’s Tale’-ek autoritarismoaz eta emakumearen zapalkuntzaz hausnartzen du, ‘Black Mirror’-ek teknologia berrien erabilera txarrak eragin ditzakeen ondorio larriez edota ‘Civil War’ filmak gure egungo egoera polarizatuaren zientzia-fikziozko alegoria moduan funtzionatzen du. Bai zineman baita telesailetan ere adibide interesgarri ugari topatu daitezke.
Genero honek erakusten du fikzioak gizartearen kezka sakonak lantzeko gaitasun paregabea duela, baita hausnarketa eta entretenimendua elkarren ondoan joan daitezkeela ere.
Distopiek gure egungo kezken ispilu gisa jokatzen dute eta geroz eta gertuago dauden etorkizun posibleei buruzko ohartarazpenak diren narratibak sortzen dituzte.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

