
Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 50 urte beteko dira aurten eta urteurrenaren egunean bertan, hots, irailaren 27an, Sortuk «Euskal Herriaren askatasunaren alde indarrak biltzeko» ekitaldia antolatu du Iruñeako Anaitasunan.
Francoren heriotzaren urteurrena ere izango da handik gutxira eta Pedro Sanchez espainiar Estatuko presidenteak iragarritako «erreforma edo trantsizio gisa ezagutzen dena aldarrikatzeko» ekitaldien aurrean, Sortu erreformarekin kritiko agertu eta «Euskal Herriaren nazio izaeraren aitortza eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko baliatuko du urteurrena». Iruñean egingo dute ekitaldia, Anaitasunan, ‘Askatzera Lotuak’ lelopean.
Alderdi independentistak ohar baten bidez adierazi duenez, Franco hil ostean abiatu zen trantsizioaz garaian ezker abertzaleak esan zuen «ez zuela demokraziarik ekarriko Euskal Herrira». Aldiz, «trantsizio deituriko hura espainiar elite politikoen, ekonomikoen zein oligarkikoen interesen araberako fartsa izan zen».
Gaineratu dute erreformaren bidez Euskal Herriaren lurralde zatiketa «betikotu» nahi izan zutela «gure herriaren zapalkuntza iraunarazteko». Horren aurrean, autodeterminazio eskubidea aldarrikatu dute «nazio zein klase gisa bizi ditugun zapalkuntzak gainditzeko» gako bezala.
Hori dela-eta, «askapen prozesuan» aurrera egiteko «ezinbestekotzat» jo ditu Sortuk «herri aktibazioa eta hainbat esparruren bultzada», eta bide horretan ekarpena egite aldera antolatu du irailaren 27ko ekitaldia. Iruñeako Anaitasuna kiroldegian egingo dute eta «ezkerreko eta abertzale guztiei» deialdiarekin bat egiteko gonbita luzatu diete.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil
