
60ko hamarkadan eta New York-en girotua, Bob Dylanen igoera azkarrari buruzko istorioa azaltzen duen filma da. 19 urteko folk abeslari ia ezezagun izatetik, apurka musika aretoak betetzea lortu eta zerrenda guztietako gailurrera iritsi bitarteko aldia erakusten du. Bere abestiek mundu mailako fenomeno izatera eraman zuten.
Bere ibilbidean, Peter Seeger lagun eta lankidearen laguntza izan zuen eta pertsonaia hori ere ageri da filmean; horren rola Edward Norton aktoreak jokatzen du. Seeger, AEBetako folklorea berreskuratu eta aktibismo politikorako tresna bilakatu zuen kantari ezkertiarra izanik, komunismoaren aurkako sorgin ehizaren jazarpena jasan zuen. Hasieran, harreman handia izango dute Seegerrek eta Dylanek, baina gero eta maizago sortuko dira liskarrak.
Zuzeneko emanaldiek bere karreran parte-hartze handia izan badute ere, Dylanen musikagintzak jaso ditu kritika beroenak. 2016ko urriaren 13an, Suediako Akademiak Literaturako Nobel saria eman zion, adierazpen poetiko berria sortzeagatik, Amerikan dagoen musika tradizioen barruan.
James Mangold da filmaren zuzendari eta gidoilaria (Jay Cocksekin batera). Zinemagile honek badu eskarmentua biopic musikalean alorrean, 2005.urtean Joaquin Phoenix eta Reese Witherspoon protagonista zituen ‘Walk The Line’ egin baitzuen, Johnny Cashen biopica.
Timothee Chalametek gorpuzten du Bob Dylanen pertsonaia eta berekin batera Edward Norton, Elle Fanning, Boyd Holbrook edota Monica Barbaro ageri dira.
Kritikari gehienek txalotu egin dute filma eta horren isla aurtengo sari gehienetan antzeman daiteke: Oscar sarietarako zortzi izendapen jaso ditu, tartean Film Onena, Zuzendari Onena eta Aktore Onena, eta American Film Institute eta National Board of Review erakundeek 2024ko hamar film onenen artean aukeratu dute.

Dos arrestados en Bilbo y Getxo, a los que la Audiencia Nacional relaciona con Hizbulah

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

El oso del vídeo de Ezkaroze podría ser uno de los oseznos de Sorita y Claverina

UCO y UDEF, dos arietes judiciales marcados por la violencia y el espionaje

