
Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) bat egin hainbat kulturgilek izenpetuta iragan den astean kaleratu zen ‘Espetxeak libre’ manifestuarekin. Aipatu agirian, Lakuako Gobernuak espetxeetan kultur jarduerak egin ahal izateko betearazten dieten formularioa auzitan jarri zuten zenbait kulturgilek eta salatu zuten «sakonean inkisizioaren eta frankismoaren teknika berdinak baliatzen» ari direla «hitz modernoagoak erabili arren».
EIEk bat egin du salaketarekin eta, era berean, Lakuako Gobernuari eskatu dio «indarrik gabe uzteko kartzeletan lan egitera joaten diren artistei sinarazi nahi dien dokumentua, uste baitu horren bitartez zentsura mota bat ezarri nahi duela egileen sormen askatasunaren aurka eginez».
Autozentsura
Manifestuan agertu zutenez, Lakuaren helburua litzateke «sortzaileak autozentsura aplikatzea bere buruari, gaizki geratzen delako zuzenean debekatzea eta aldi berean eskubidea ematen diote espetxeari zer den kultura onargarria eta zer ez erabakitzeko nahiko modu arbitrarioan. Kritikak eta publikoak baloratu behar dute kultura», ohartarazi zuten.
Haien ustez, «kulturak balio terapeutiko bat dauka aske denean, inposatua denean balio hori galtzen du. Sakonean, inkisizioaren eta frankismoaren teknika berdinak baliatzen ari dira hitz modernoagoak erabili arren. Pertsona presoek kulturarako eskubidea dute kalekoek bezala», nabarmendu zuten.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
