Sormenaren gainbehera
Aste batzuk igaro dira ‘Snow White’ (‘Blancanieves’) filmaren bertsio berria estreinatu zenetik, baina gaiak pil-pilean jarraitzen du (eta jarraituko du); jada existitzen diren animaziozko filmak irudi errealera pasatzearen aferaz ari naiz.
Ez zen nahikoa ikus-entzunezkoen ozeanoa beharrezkoak ez diren remake, spin-off edo jarraipenekin betetzea; orain, live action bertsioen moda bere hastapenetan dagoela dirudi. ‘La Sirenita’, ‘Dumbo’, ‘Aladdin’ edota ‘The Lion King’ film mitikoek adibidez azken urteotan izan dituzte irudi errealeko egokitzapenak; Disneyk bere klasiko animatuak hezur-haragizko pertsonaia bihurtzearen estrategia hasi besterik ez da egin, 2026rako, esaterako, ‘Vaiana’ pelikularen moldaketa iritsiko da, beste batzuen artean.
Mickey saguaren konpainiak pelikula klasikoekin hazi zirenen nostalgiara jotzea eta, aldi berean, belaunaldi berriak erakartzea du helburu; etekin ekonomiko handiko formula aurkitu du eta azken muturreraino zukutuko duela dirudi.
Komertzialki errentagarriak izan arren, praktika horrek galdera saihestezin bat sortzen du: bere filmak behin eta berriz birziklatzera edota berrerabiltzera mugatzen ari den honetan, konpainia bere izaera sortzailea suntsitzen ari al da?
Nire iritzia argia da: live action-ak zinemaren heriotzaren eta sormenaren gainbeheraren frogarik argiena dira.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

