
Dokumentalgintzaren alorrean urteetan aritu eta ‘The Act of Killing’ eta ‘The Look of Silence’ lanekin nazioartean oihartzun itzela lortu ostean, Joshua Oppenheimer zinegilea bere fikziozko lehen film luzea ekarriko du: ‘The End’.
Film musikal ezohikoa eta bitxia da. Mundua amaitu eta bi hamarkada geroago, gatz-meatze batean eraikitako luxuzko bunkerrean bizi den familia bati buruzkoa. Semea, kanpoko mundua inoiz ikusi ez duen 20 urteko gaztea, aita eta ama, Lurreko azken familietako bat dira. Bunkerraren sarreran neska bat agertuko da, eta familiaren bizitza lasaia ‘arriskuan’ jarriko du.
Premisa postapokaliptiko hori genero musikalarekin uztartuko du Oppenheimer-ek. Horretarako lehen mailako aktore zerrenda aukeratu du: Tilda Swinton, Michael Shannon, George MacKay, eta Moses Ingram, besteak beste.
Lurpeko mundua, purgatorioaren antzeko bunker klaustrofobikoa dena, egungo giza komunitateei eta errealitateari buruzko alegoria bat sortzeko erabiliko du zuzendariak; betiere bere izaera musikala inongo momentutan alboratu gabe.
Filma Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen eta prentsaurrekoan honakoa aipatu zuen zuzendariak. «’The end’-ek musikala izan behar du. Musikal bat ez balitz, zientzia fikziozko istorio ilun eta beldurgarri bat izango litzateke, mundua amaitu ondoren bakarrik biziraun nahi duen eta bunker batean harrapatuta dagoen familia bati buruzkoa. Musikala izateak bihurtzen du engainuari eta ukazioari buruzko film desberdin batean».

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du Miribillan bildutako euskararen komunitateak
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

