Argentina eta zinema
Javier Milei boterera heldu zenetik, Argentinako zinemagile ugarik goratu dute ahotsa, haren politikak herrialdeko zinemagintza arriskuan jartzen ari direla salatzeko.
Pasa den asteazkenean idatzi nuen hemen bertan ‘El Eternauta’ telesail Argentinari buruzko kritika eta zutabe honetan bertako zinema industriak bizi duen egoerarekin lotu egin nahiko nuke.
Milei ultraeskuindarraren gobernuak Argentinako ikus-entzunezko industria hain bortizki mehatxatzen ari den honetan, ekoizpen 100% argentinarra den ‘El Eternauta’ bezalako telesail bat estreinatzea miraria dirudien arren, bada arrazoi nagusi bat: Argentinako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak proiektu berriei laguntzeko ahalmena gogorki murriztu da eta ondorioz, nagusiki streamingeko erraldoiek (Netflix, Disney+, Max...) finantzatutako filmak eta telesailak ekoizten ari dira.
Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak (INCAA), Argentinan zinema sustatzeko erakunde nagusiak, murrizketa gogorrak jasan ditu. Gobernuak ordainketak eten, laguntza ekonomiko probintzialak kendu eta langileen kontratuak eten ditu. Gainera, diru-laguntzak jasotzeko murrizketa berriak ezarri dituzte.
1968an sortu zenetik lehen aldiz, INCAA-k 2024. urte osoan ez zuen film argentinar bakar bat ere ekoiztea onartu. Paralisi hori, Milei-ren gobernuak ezarritako politika berrien ondorio da. Horien ondorioz, bertako zinema-ekoizpena ia erabat gelditu da. Ekoizle independente askok zailtasun finantzarioei aurre egin behar diete, proiektuak geldituta daude eta zorrak pilatzen ari dira.
Dirudienez, neurri batean behintzat, Argentinako zinemaren biziraupena, zinema independentearen eta egile zinemaren mende dago une honetan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

