Pribatizatutako zaintzako langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko konpromisoan, eta, era berean, zaintza sistema publiko komunitario bateranzko trantsizioan, «lehentasunezko premia» da LABentzat pribatizatuta dauden zaintzako langileen aitortza publikoa eta horien borroka sindikala lehen lerroan kokatzea.
Izan ere, «zaintza lanetan aritzen diren milaka langile prekarizazio egoerara kondentzen ditu zaintza erregimenak Euskal Herri osoan; izan ere, Bidasoa ibaiaren bi aldeetan gailentzen den zaintza sistema esku pribatuetan dago», nabarmendu du sindikatuak asteazken honetan eginiko prentsaurrekoan.
Hori salatzeko eta, era berean, aipatutako langileen izaera publikoa aldarrikatzeko eta aitortza horretara bidean urratsak egiteko, mobilizaziora deitu ditu LABek sektoreko langileak ekainaren 11rako, Donostian.
Orduan, administrazio publikoari eta agintean diren alderdi politikoei interpelazio zuzena egingo die LABek: «Zaintza langileek zerbitzu publiko bat eskaintzen dute, eta, beraz, langile publikoak izan behar dute».
LABen arabera, oribatizatuta dauden zaintza sektoreko langileak zerbitzu publiko horietako langileak dira eta, beraz, zerbitzu horien publifikazioa du jomugan sindikatuak.
«Aipatutako langileek urte gehiegi daramatzate enpresa pribatuekin negoziazio kolektiboaren bitartez lan baldintzak hobetzera behartuta; behartuta, administrazio publikoek, zerbitzu horiek enpresa pribatuei esleitzerakoan, ez dutelako beste biderik uzten», adierazi du.
Sindikatuaren arabera, «erabaki politikoek» eta «gutxi batzuen diru goseak» sortu dute egoera hau. Izan ere, LABen ustez, «negoziazio horiek negozio izateari uzteko, instituzioek ere langileen interlokutore izan behar dute, euren erabakiek eta politikek miseria honetara kondenatu dituztelako».
LABentzat, administrazio publikoaren lan hitzarmenak dira erreferentzia baina, gaur egun, «lan berdina egiten dute pribatizatutako sektoreetako langileek baldintza okerragoetan», salatu du. Horregatik, lan baldintzak parekatzearen aldeko apustu politiko eta sindikalaren alde borroka egingo du.
Borroka, eremu guztietan
Norabide horretan, hain justu, eta publifikazioa helburu, LABek lan baldintzen ekiparazioaren aldeko borroka sindikala martxan jarriko du eremu guztietan, eta herrialdeko hitzarmenetako plataformetan parekatzea proposatuko du.
Hala, udaletan ere zaintza langileen lan baldintzen ekiparazioa eskatuko du. «Zaintzako langileak langile publiko diren heinean, Udalhitz, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea eta PAGNArenak dira haien erreferentziazko hitzarmenak» adierazi du.
Ipar Euskal Herrian, berriz, Estatu frantseseko legediak funtzio publikoari buruz finkatutako xedapenen esparruan, udaletxeka negoziazio kolektiboa bultzatzeko ahalegina egingo du sindikatuak.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
