
Irudi errealeko bertsioen edo live action-aren modak ez du etenik. Berriki ‘Mufasa’ eta ‘Snow White’ (‘Blancanieves’) estreinatu ostean, oraingoan ‘Lilo & Stitch’-en txanda iritsi da. 2022. urtean egin zen ‘Lilo & Stitch’ filmaren irudi errealeko remake-a da.
Kolorez eta erritmoz betetako Hawaiiko uharte batean girotzen da; gurasoak galdu ondoren, Lilo neskatoa munduan bere lekua aurkitu nahian dabil. Ahizpa zaharrenarekin batera hazi da eta bere bizitza erabat aldatuko da «txakur» berezi bat dirudiena adoptatzen duenean. Berak jakin gabe, Stitch ekarri du etxera; kanpoko espaziotik dator eta genetikoki eraldatutako esperimentua da. Stitch kaosa eragiteko sortu badute ere, Lilo-rekin duen elkarbizitzari esker, emozio berri eta nahasgarriei aurre egin beharko die.
Aktore zerrendan Maia Kealoha, Sydney Agudong, Zach Galifianakis edota Billy Magnussen ageri dira.
Polemika
Sydney Agudong eta Kahiau Machado (Kaipot Dudoit-en casting aldaketa arte) aktoreen hautaketak polemika iturri izan ziren sare sozialetan iragarri eta gutxira; Disney eta pelikularen banaketa taldearen aurkako kolorismo eta zurikeria salaketak agertu ziten, bi aktoreek euren pertsonaien jatorrizko animatuek baino azal tonu argiagoak dituztela argudiatuz. Mickey Saguaren enpresari «protagonistak zuritu» nahi izatea egotzi diote, Agudong Hawaiin jaio baitzen, baina ez da natiboa.
Kritikak gorabehera, ikusmin handia sortu du filmak zaleen artean, eta askok begi onez hartu dute Disneyren saiakera, istorioaren emozio eta balore nagusiak berreskuratu eta eguneratzeko.

Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios

La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak

«ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea»

