
Agurainek amiantoaren errolda egiteko lanak amaitu ditu eta berau eraikin publikoetatik erretiratzeko plana aktibatu du. Izan ere, zazpi eraikin publikotan antzeman dute amiantoa eta udalerrian aztertu diren kokapen publiko eta pribatu guztien %10ean material toxiko hau duten elementuak identifikatu dira.
Udalak astelehen honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, Bureau Veritas enpresa espezializatuak egindako lanaren arabera, aztertutako 1.235 kokapen publiko eta pribatuetatik 133k amiantoa duten elementuak dituzte. Errolda hori ‘EAEko amiantoaren udal-erroldak egiteko gida metodologikoa’ izeneko IHOBEren gidako jarraibideen arabera egin da.
Eraikin publikoei dagokienez, aztertu diren 34tik zazpik dute amiantoa duen elementuren bat. Kasu honetan, errolda zehatzago bat egin dute, UNE 171370-2 arauaren arabera ikuskatutako eraikin bakoitzaren txosten xehatuetan oinarrituta.
Orain, titulartasun publikoko eraikinetatik amiantoa kentzeko plana jarriko da abian. Txostenaren ondorioen arabera, 150.000 euro inguruko inbertsio publikoa egin beharko da, eta 2028rako guztiz kenduta egotea aurreikusten da.
Raul Lopez de Uralde alkateak adierazi duenez, «ekimen honen bitartez Agurainen amiantoa duten materialei buruzko ezagutza hobetu dugu, herritarren osasunerako eta ingurumenerako arriskuen prebentzioa landuko dugu eta, IHOBEren gidaren arabera, 2028. urtea baino lehen erretiratzeko plana zehaztu dugu».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
