Jostailu hautsiak
HBOk iragarri du: ‘Harry Potter’-en unibertsoan oinarritutako telesailak baditu jada bere hiru protagonistak. Hiru haur dira: Dominic McLaughlin (15 urte) izango da Harry Potter, Arabella Stanton-ek (11 urte) Hermione Granger gorpuztuko du eta Alastair Stout-ek (10 urte) Ron Weasley. Ez da kasualitatea umeak aukeratzea. Hautu horretan badago itzulera baten desira: istorioaren muinera hurbiltzeko ahalegina.
Baina, albiste honekin batera, ezinbesteko ohar bat plazaratu beharra dago: errukia eta erantzukizuna sare sozialen, hedabideen, jarraitzaileen eta sasi iritzi-emaileen aldetik. Hiru haur irudi publikoaren zirku erromatarrera bultzatzeko zorian daude. Garaia ez da samurra: presioaren eta toxikotasunaren aroan bizi gara, non akats oro, keinurik txikiena edo esaldirik inozoena ere izugarri puztu daitekeen.
Entretenimenduaren industriak «jostailu hautsien» bilduma zabala eta mingotsa utzi digu: izar bihurtutako etorkizun handiko gazteak, ospe goiztiarrak eta babes faltak irentsita, miresmenetik mespretxurako bidea azkarregi egin dutenak. Lehen goratu, gero baztertu. Aspaldiko istorioa da. Tamalez, oraindik gertatzen ari dena.
Fokuen azpian hazteko unerik latzenetako batean gaude. Horregatik, ezinbestekoa da gogoan izatea: protagonistak haurrak dira, oraindik bidea egiten ari diren pertsona babesgabeak.
‘Harry Potter’-en mundu magikoan aro berri hau biziberritzen duten gazteak babesteko aukera izan dadila oraingoan. Ez dezagun ahaztu, ardura kolektiboa, arren.

Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak

La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»

«ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea»

