
Luc Bessonek idatzi eta zuzendutako filma. Johnek, bizitza sinple eta monotono batean harrapatuta dagoela, June ezagutuko du, bere bizitza hankaz gora jarriko duen neska xelebre eta misteriotsua. Elkarrekin, pasioz eta arriskuz beteriko bidaia zoro bati ekingo diote, non justiziari eta arau sozialei desafio egingo dieten, eta bien bizitza betiko aldatuko den.
Oraingoan, generoaren konbentzioetatik aldentzen den komedia erromantikoa sortzeko erronka izan du Bessonek. 2020ko konfinamenduan iPhone mugikor batekin eta aurrekontu mugatuarekin grabatua, film honek zinemagilearen itzulera markatzen du zinema independente eta esperimentalaren sustraietara.
Matilda Price eta Luke Stanton Eddy dira protagonistak, eta zuzendariak agintzen du filmak proposamen erromantikoen zaleak erakarriko dituela, genero honetan ohikoa ez den ukitu fantastiko batekin.
Luc Besson
Zinemagile frantziarraren ibilbidea izenburu ezagunez beterik dago. 1988ko ‘Le Grand Bleu’ (‘El Gran Azul’) izan zen bere ibilbidearen metxa piztu zuena, baina Jean Reno, Natalie Portman eta Gary Oldman protagonista dtuen ‘Leon’ filmak eman zion nazioarteko ospea. Ondoren etorri ziren ‘Jeanne d'Arc’ (‘Juana de Arc’), ‘The Fifth Element’ ( ‘El quinto elemento’) edota ‘Lucy’, besteak beste, bere lanik esanguratsuenen artean.
Bessonek ez zuen arrakasta handirik izan AEBetan, baina bai gainerako herrialdeetan, non hainbat aldiz txarteldegi datuak hautsi dituen. 2019an ‘Anna’ zuzendu zuenetik bost urte pasa dira eta iaz Veneziako Mostratik igaro ostean, ‘Dogman’ bitxia ekarri zuen.

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza

Denuncian a la alcaldesa de Azkoitia «por vulnerar la Norma Foral de presupuestos»

