
Bidasoak modu ofizialean aurkeztu du larunbateko arratsaldean 2025/2026 denboraldiko EHF Europa Ligako txapelketan parte hartzeko ‘Wild Card’ eskaera.
Gipuzkoako taldeak prentsa-ohar baten bidez azaldu du eskaeraren berri: «Eskaera honekin, klubak berretsi egiten du bere konpromisoa kirol-hazkundearekin, eta bere borondatea Europako eskubaloiaren elitean mantentzeko. European League mailako lehiaketa batean berriro aritzea aukera izango litzateke proiektu kirolari sendotasuna ematen jarraitzeko eta Irun nazioarteko eszenatokian ordezkatzeko».
Aurtengo denboraldian, euskal taldeak Melsungen alemaniarren aurka jokatu zuen final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko partida Kasselen (Alemania) jokatu zen, eta itzulikoa, Irunen. Apirilean jokatu ziren bi partidak. Haatik, irundarrak galdu zuten itzuliko partida (22-32) Artalekun eta europako ametsari agur esan zioten.
Europako Eskubaloi Federazioak bost irizpide hartzen ditu kontuan ‘Wild Card’ eskaera onartzeko orduan: taldearen aretoa, telebista, zalegoa, nazioarteko txapelketetan egindako ibilbidea eta taldearen kudeaketa.
Behin eskaera eginda, Bidasoak Europako Eskubaloi Federazioaren (EHF) azken erabakiaren zain geratzen da. Horrekin batera, Irungo taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie bere zaleei, babesleei eta erakundeei denboraldi honetan zehar eskainitako «etengabeko laguntzagatik».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
