
Aurrerapauso galanta eman du Borja Sainz Leioako futbolariak, Portugaleko talde handienetako batean jokatuko duelako, eta kontratu oso ona sinatu ostean, itxuraz.
Oportok bere webgunean argitaratutako ohar batean azaldu duenez, akordioak kirol-inskripziorako eskubideak behin betiko eskuratzea aurreikusten du, baita jokalariaren eskubide ekonomikoen %100 ere, 13,3 milioi euroren truke. Horrez gain, helburuen arabera gehienez 2 milioi euroko ordainsari aldakorra ere aurreikusi dute, hau da, jokalariaren errendimendu onak klubari ordain handiagoa ekar diezaioke.
Sainz azken bi denboraldietan Ingalaterrako bigarren mailako Norwich Cityn aritu da. Bertan egindako lana nabarmena izan da, batez ere azken denboraldian taldeko golegile nagusia izanik, 19 golekin Championship-eko urrezko bota eskuratzeko gol bakar batera gelditu da. Bere maila eta jokatzeko gaitasun altua erakutsi ditu. ‘Dragoiek’ apustu sendoa egin dute Sainzen fitxaketarekin, klausula altuenetarikoa duten jokalari euskaldunen artean kokatuz.
Borjak Leioa S. D.ko klubean hasi zuen bere ibilbidea. Beranduago 2012an Athletic Clubeko harrobian sartu zen, eta bost denboraldi eman zituen bertan. 2017an Deportivo Alavesekin sinatzea erabaki zuen klub bilbotarraren berritze-eskaintzari uko egin ondoren. 19 urterekin lehen mailan debutatu zuen, bere trebetasun teknikoa eta azkartasuna nabarmenduz.
Ondoren, hainbat taldetan jokatu zuen, besteak beste, Zaragoza eta Giresunspor-en. Norwichen jokatutako azken denboraldi honetan emandako mailak nazioartean ikusgarritasuna eman dio, eta orain Oporton aukera berriak izango ditu Europako talde potente batean lehiatzeko.
Sainz Oportoren bigarren fitxaketa nagusia da denboraldi honetan, Gabri Veiga galiziarraren ostean, eta biak Samu Aghehowarekin batera ariko dira Francesco Farioli italiarraren agindupean. Badirudi taldearen egitura eta jokatzeko estiloa berritzeko asmoa dutela, horretan Borja Sainz bezalako jokalariei aukera handia emanez.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
