
Alberto Martinez Lakuako Osasun sailburuak asteazken honetan iragarri duenez, «araudi espezifikoa garatuko da pazienteen elkarteentzat». Azaldu duenez, araudi berri horrek balioko du «haien espezifikotasuna aitortzeko, independentzia bermatzeko eta eragiteko gaitasuna indartzeko».
Martinezek horren berri eman du ‘Pazienteen elkarteen parte-hartzea Osasunaren Euskal Itunean’ izeneko jardunaldian, Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoan.
Horretaz gain, pazienteen elkarteekin egindako jardunaldian, Osasun sailburuak jakitera eman du berak zuzentzen duen Sailak «erreferentziazko pertsona bat» izendatuko duela pazienteen elkarteekin zuzeneko solaskide izan dadin.
Osasun Sailetik adierazi dutenez, jardunaldiak balio izan du pazienteen behar eta lehentasunen «bozgorailu» izateko. «Etorkizuneko osasun sistema eraikitzeko Itunean adostutako neurrien inplementazioan parte hartuko baitute», gaineratu dute.
Jardunaldia amaitzear zegoela, Martinezek eskertu egin nahi izan die elkarte horiei hamar hilabete hauetan Osasun Itunaren aferan egindako lanagatik. Haatik, sistema eraldatzeko lanean «gertu eta oso aktibo behar zaituztegu», esan die.
Era berean, azpimarratu duenez, Itunak «seinale oso argiak bidaltzen ditu, sistema eraldatzeko eta osatzen duten zati guztiak berregokitzeko». «Aldaketak pedagogia handia eskatuko du, ahal den lankidetza guztia, erakundeen eta profesionalen inplikazio handiagoa, eta pazienteekiko entzuketa eta enpatia», gaineratu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
