
Tracy Laymon zinemagile estatubatuarrak bere esperientzia propiotik abiatuta zuzendu du ‘Bob Trevino Likes It’ (‘Un 'like' de Bob Trevino’, gazteleraz) bere lehen film luzea, Lily Trevino pertsonaian bere alter egoa eraikiz; aitak utzi berri duen hogeitaka urteko neska zalantzatia da. Facebooken bilatzea erabakitzen duenean, izen bereko profil bat aurkitzen du, eta argazkiei zein iruzkinei ‘atsegin dut’ ematen hasiko da. Hala, ustekabean, Bob Trevino ezagutuko du –semea galdu berri duen gizona– eta adiskidetasun-harreman berezia izango du harekin.
South by Southwest Zinemaldian saritutako filmak Barbie Ferreira eta John Leguizamo ditu protagonista. Ezohiko kimikaren bidez, hazkundearen, laguntzaren eta elkarrekiko sendatzearen inguruko istorio hunkigarri batean barneratuko gaituzte. Drama pertsonal bat da, non adeitasuna eta ulermena gai izango diren inkomunikazioaren traumari eta belaunaldien arteko arrakalari aurre egiteko.
Barbie Ferreira
AEBetako aktore eta modelo bat da, bereziki ‘Euphoria’ telesailean Kat Hernandez pertsonaiaren rola jokatzeagatik ezagun egin dena. Ferreirak telesaila 2. denboraldiaren ondoren utzi zuen, bere pertsonaiaren arku dramatikoak ibilbide gehiago ez zuela eta «lagun lodia» bezala bakarrik irten nahi ez zuela argudiatuz. Telesailetik atera zela jakiteak zalaparta handia sortu zuen komunikabide eta sare sozialetan. «Positibotasun toxikoaren» eta body positive mugimenduaren kontraesanen inguruan izan duen jarrera kritikoak hainbat eztabaida piztu ditu.
Hasiberria den arren, oso pertsonaia mediatikoa da eta, bere talentuaz harago, eztabaida esanguratsuak plazaratu ditu ordezkaritzari, osasun mentalari eta emakumeek industrian jasaten duten presioari buruz. Komunikabideetan eta sare sozialetan etengabe agertu da, gorabeherekin, eta mugitzen den ingurunearen konplexutasuna islatzen du.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

