
Israelen erasoek 101 pertsona hil eta beste 625 inguru zauritu zituen asteazken honetan Gazan, Osasun Ministerioak ostegun honetan nabarmendu duenez.
Hala, Israelen erasoaldia hasi zenetik 60.239 pertsona hil ditu guztira eta zaurituen kopurua, berriz, 146.894ra igo da. Horietako askok, gainera, bizitza osorako anputazioak eta lesioak jasan dituzte metrailagatik.
Agintari palestinarrek behin eta berriz adierazi dutenez, datu horietan ez dira sartzen Israelen bonbardaketek eragindako hondakinen tonen azpian jarraitzen duten milaka pertsonak.
Makina astunen faltak eta Estatu sionistaren Armadak kokagunearen zati handi bat «borrokarako eremu« izendatzeak –gazatarrak ezin dira toki horretara sartu– zaildu egiten dituzte defentsa zibileko taldeen gorputzak erreskatatzeko lanak.
Desnutrizioak gora egin du
Bestalde, hildakoen zenbaketa globalean ere ez dira sartzen desnutrizioak eragindako heriotzak, uztailean gora egin baitute Israelek kamioiak laguntzarekin sartzeko ezarri dituen murrizketa gogorren ondorioz.
NBEko agentziek nabarmendu dute gosetea arintzeko egunero 500 eta 1.000 kamioi artean sartu behar direla laguntzarekin.
Komunikatu hau argitaratu baino ordu batzuk lehenago, bertako ospitaleetako iturriek baieztatu dute gutxienez 86 gazatar hil direla Gazako hainbat tokitan laguntza humanitarioa bilatzen ari zirela.
Hildako gehienak, 60, Gaza Hiriko Al Shifa ospitalean erregistratu zituzten, enklabearen ipar-mendebaldeko Zikimeko bidegurutzera joan ostean, egun hauetan lurraldean sartzen ari diren kamioiek daramaten laguntza lortzen saiatzeko.
Bestalde, martxoaren 18tik, hau da, Israelek su-etena hautsi zuenetik, hildakoen zenbaketa eguneratu du gaur Osasun Sailak. Ordutik, 9.071 pertsona inguru hil eta 34.853 zauritu ditu Estatu sionistak.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés


