Alpeetako neskatxa ikonikoa ‘Heidi, katamotzaren erreskatea’ film berrian itzuliko da, eta gainera euskaraz; abenturaz, samurtasunez eta animaliekiko maitasunez betetako istorioa izango da. Heidiren istorio mitikoaren atal berri bat izango da, gaurkotasuneko gai bat jorratzen duena: iraunkortasuna eta naturaren kontserbazioa.
Suitzako Alpeen gailurrean, Heidi zoriontsu bizi da aitonarekin, naturaz eta mendiko askatasunaz gozatzen. Uda kostaldean igarotzeko gonbita jasoko du, eta abenturaren emozioak ilusioa piztuko dion arren, katamotz zauritu baten aurkikuntzak dena aldatuko du. Heidik katamotz bakarti bat basoko tranpa batetik salbatuko du. Aitonak jakin gabe, bere lagun berria zaindu, eta ez du harengandik aldentzeko asmorik izango. Heidi ohartzen denean komunitatea katamotz gaztearen familia ehizatzen ari dela eta animalia lotsatiak herrira hurbiltzera behartu zituen lohi jausiak mendiaren beste aldeko baso-soiltze erradikalak eragin zuela, ahal duen guztia egingo du katamotza salbatzeko eta bere etxea zerrategi baten jabe zeken baten atzaparretatik babesteko.
Film honetan, pertsonaia berriez gain, betiko pertsonaiak ere itzuliko dira, beren ezaugarri ezagunekin eta erantzukizun berriekin. Aitonak, Pedrok, Clarak, Sesemann jaunak eta, batez ere, Heidik, gure protagonistak, erronka handi bati egin beharko diote aurre. Orain, mendiak naturaren eszenatoki izateaz gain, gizakientzako eta animalientzako bizi-bizileku ere badira, ondorioetan pentsatu gabe onura ekonomikoak bilatzearen mehatxupean.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

