
Bizkaiko hiriburuan herenegun egon ziren Vueltako protestez mintzatu da ostiral goizean Euskadi Irratian Pello Otxandiano EH Bilduko Gasteizko Legebiltzarreko eleduna. Otxandianok ontzat jo ditu Vueltako etapan zehar eman ziren protestak eta «Bilbo esperantzaren itsasargi» bihurtu zela adierazi du. Bide batez, Otxandianok nabarmendu du «ez dela EH Bildu gertatu zenaz poztu den bakarra, baizik eta jende asko poztu egin dela».
Ildo horretatik, EH Bilduko parlamentariak salatu du Europako instituzioek eta kirol instituzioek planteatzen dituzten bide guztiek huts egin dutela. Hortaz, gainontzeko guztiak huts egiten duenean, horrelakoak behar direla aitortu du: «Herritarrek egin dutena da protesta zibila baliatu. Euskaldunok esperantzarako motibo bat eman du munduaren aurrean, eta horretaz harro egon behar dugu».
Genozidioaren aurrean, herri baten anikilizioaren aurrean eta 20.000 ume baino gorako hilketa baten aurrean ezin dela «jarrera pasiborik hartu» azpimarratu du Otxandianok. «Protesta bat protesta izateko molestatu egin behar du. Horrela egin zitzaion aurre faxismoari, aparthediaren aurkako borrokari Hego Afrikan edo beltzen kontrako bazterketari Estatu Batuetan», argudiatu du.
Bide horretan, Pradales lehendakariak planteatzen dituen bideak «eraginkorrak ez direla» eta «huts egin» dutela gaineratu du. «Ezin da jarrera pasiborik hartu genozidio baten aurrean», leporatu dio Pradalesi.
Otxandianoren ustez, EAJren kritikak auziari heltzea baino, EH Bilduren aurka jotzea dutela helburu. Horren harira, Pradalesekin asteartean izango duen bileran gaia mahaigaineratu eta jorratuko dutela baieztatu du.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
