Euskal Zinemaren Saria?
Euskal Zinemaren Irizar saria Donostia Zinemaldian ematen den aitorpen bat da, eta Euskal Herriko zinema ekoizpenak saritzea du helburu. Hautagai izateko baldintza nagusia hauxe da: «Zinemaldiko programazioaren barruan mundu mailan estreinatzen diren eta gutxienez %20 euskal ekoizpena duten, eta/edo hizkuntza nagusi bezala euskara duten eta/edo euskal komunitateari lotutako film luze guztiak».
Baldintzak hain ‘malguak’ izanik, ulertuko duzuen moduan, urtero sartzen dira zakura oso euskaldunak ez diren izenburuak. Aurten, Alberto Rodriguez-en ‘Los Tigres’ pelikulak deitu du nire arreta. Azter dezagun:
Kokalekua: Huelva (estatu espainola). Hizkuntza nagusia: gaztelania. Zuzendaria: espainola. Aktoreak: espainolak. Lantalde teknikoaren buruak: espainolak. Ekoizle nagusiak: Kowalski Films, Feelgood Media, Movistar Plus+ eta Le Pacte. Hara! Hementxe topatu dugu zirrikitua: Kowalski Films SL, Oarsoaldean egoitza duen ekoiztetxe independente ezaguna, Koldo Zuazuak sortua. Gaurko kritikaren geziak ordea ez doaz ekoiztetxeari zuzenduak; alderantziz, sekulako lana egiten dutela iruditzen zait. Zuazua izen handia eta erreferentea da zinemaren munduan.
Baina zentzugabea iruditzen zait ‘Los Tigres’, Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, Nafarroako Torturatuei buruzkoa, ‘Maspalomas’, ‘Karmele’ eta abarrekin lehian egotea. Irrigarria eta apur bat iraingarria ere badela esango nuke.
Baina tira, arauak horiek dira, eta betetzen dituzten bitartean, erantzukizuna ez da filmeko lantaldearena, irizpide horiek egituratu eta erabakitzen dituztenena baizik.

Los «gilipollas» del himno, el cabreo del PP y la derrota de la Guardia Civil

La Real, campeona de Copa en los penaltis, como en 1987: ¡va por ti, Aitor Zabaleta!

‘Freed from desire’tik ‘Txoria txori’ra, realzaleek amestu zuten gaua

Médicos comunican a Osakidetza y Osasunbidea que no realizarán jornadas voluntarias de tarde

