
Donostia Zinemaldiko haurrentzako estreinaldien barruan eman dute ‘Barrakudaren altxorra’ filma euskaraz; sortzaileek azaldu dutenez, 6-12 urte bitarteko haurrentzat oso egokia da.
Adria Garcíak zuzendutako filmak piraten abentura bizia proposatzen du, generoan ohikoak diren osagai guztiekin: mapa sekretuak, jazarpenak, itsas batailak eta pertsonaia bereziak.
Animaziozko lan honen protagonista nagusia Chispas da. Gurasoak bilatzen ari dela, Barracuda kapitainaren piraten ontzian amaituko du istripuz. Ontzia marinel beldurgarriz beterik dago, hortzetaraino armaturik, baina arazo larri bat dute: ez dakite irakurtzen. Chispasek bakarrik lagun diezaieke Phineas Craneren altxorra aurkitzen, Karibeko pirata guztien artean baliotsuena eta garrantzitsuena. Horrela hasten da haien bizitzak betirako aldatuko dituen abentura.
«Filmak ez du leziorik eman nahi, baina mezu indartsua transmititzen du: irakurketak eraldatu, batu eta aske egiten gaitu. Istorio honek umorea, misterioa, samurtasuna eta munduarekiko ikuspegi zabal eta enpatikoa ditu. Haurrentzako hizkuntza erabiltzen duen filma da, baina haurrak gutxietsi gabe» , azaldu du Adria Garciak.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

