
Erresidentzietako, eguneko zentroetako, etxez etxeko zerbitzuetako, esku-hartze sozialeko edo aniztasun funtzionaleko 500 langile baino gehiagok, ELA sindikatuak deituta, mobilizazioa egin dute asteazken honetan Gasteizen, alderdi politiko eta erakundeei sektoreko zerbitzuak publifikatzea eskatzeko.
‘Euskal Zaintza Sistema baten bidean, publifikazioa!’ lelopean abiatu da manifestazioa, Bilbo plazatik, eta hainbat geldialdi egin dituzte egoitza publiko eta pribatuen aurrean, AGOFE aurrean eta Lakuako Gobernuaren aurrean.
Leire Gallego sindikatuko ekintza sozialeko arduradunak nabarmendu duenez, «ELAk urteak daramatza sektore horretako lan baldintzak hobetzeko lanean». Adierazi du azken 20 urteotan zaintzaren sektorean egindako 5.000 greba egunetan 25.000 langilek parte hartu dutela. «Horri esker zaintzako sektore askotan 35 orduko lan jarduna ezarri da, eta hogei urteotan langile askoren gutxieneko soldata bikoiztu ahal izan dugu», gaineratu du.
Gallegok prekaritatearen adibide gisa aipatu ditu Hego Euskal Herriko erresidentzietako greba sektorialak eta publifikazioa ezinbestekotzat jo du: «euskal zaintza sistema publikoa behar dugu kalitatezko zerbitzu duina emateko».
Hortaz, publifikazioaren bidean duten erantzukizuna oroitarazi die ELAk erakudeei eta alderdiei, zerbitzu hauek enpresa pribatuen esku uzten dituztela salatuz. Elisa Rodriguez Gasteizko erresidentzietako langileak bere hitzartzean nabarmendu duenez, Araban 50 greba egun eginda ere, langileak hitzarmen estatalarekin jarraitzen dute, gutxieneko soldatarekin.
Hala ere, Arabako Aldundiak negoziatzeari uko egiten diola eta langileak baldintza prekarioetan mantentzen dituela ziurtatu du Rodriguezek.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
