Arreta itzalita
Urrutiko agintearen botoia sakatu eta telesail bat jarri duzu. Atala hasi eta minutu gutxira sakelakoa hartu eta bideo batzuk ikusten hasi zara. Minutu gutxiren ostean sukaldera joan eta hozkailutik mokadutxo bat hartu duzu. Sofara itzuli zara. Berriro sakelakoa. Une horretan labea piztuta utzi duzula ohartu zara; sukaldera berriro. Buelta sofara, eta orain bai, pantailari begira jarri zara. Hori guztia telesailaren atala ikusten ari zaren aldi berean egin duzu.
Egoera hau, zoritxarrez, oso ohikoa da. Plataforma digitaletako eduki arduradunak, joera horren jakitun, aurre egin beharrean, erabaki dute ohitura berri horrekin bat egitea. Netflixeko exekutiboek, esaterako, zenbait gidoilariei esan diete euren telesaileko pertsonaiek egiten ari diren guztia ozen esan dezatela, telebistara begira ez dauden ikusle horiek trama erraz jarraitu ahal izan dezaten. Eduki mota horiek topatzeko plataforman dauden ehunka azpi-atalen artean ‘Casual Viewing’ (euskaraz, ‘ustekabeko ikustaldiak’) deritzon bat gehituko omen dute; arreta handirik jartzen ez duzunean (ez) ikusteko aproposak diren film zein telesailak ageri dira bertan.
Absurdoa dirudien albiste horrek kezka sortzen dit. Benetan sinetsi behar dugu gizartea puntu horretara iritsi dela? Garuna hain suntsitua daukagu?
Bada, ni ez nago prest, eta ziur nago ikus-entzunezkoen sortzaile gehienak ere eredu horren aurka daudela.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

