SPONSORED CONTENT

EROSKIk bere proposamen digitala zabaldu du «marketplace»a aurkeztuta

Banaketaren industria bizkor ari da eraldatzen. Kontsumitzaileak gero eta gehiago erosten du pantailaren bitartez, eta korporazio handiek presentzia digitala areagotzen dute atzean ez gelditzeko. Agertoki horretan, EROSKIk bere marketplace-a aurkeztu du, bezeroei eskaintza zabalagoa proposatzeko.

Plataformak dagoeneko 60.000 erreferentzia baino gehiago ditu 30 kategoria baino gehiagotan banatuta.
Plataformak dagoeneko 60.000 erreferentzia baino gehiago ditu 30 kategoria baino gehiagotan banatuta. (EROSKI)

Bi hilabete baino ez daramatza, eta plataformak dagoeneko «elikaduraren arlokoak ez» diren 60.000 erreferentzia baino gehiago ditu elektronikaren, etxeko tresna elektrikoen eta atsedenaren arloko 30 kategoriatan baino gehiagotan banatuta. Ekimen horrek kooperatibaren estrategia digitala indartzen du; izan ere, testuingurua oso lehiakorra da, eta operadore handiek eta pure player-ek marketplace-ak ezarri dituzte beren jokozelai nagusi.

Lehiakortasuna eta zerbitzu orekatua

Marketplace berriak aukera emango die bezeroei EROSKIren online webgunetik bertatik sartzeko beste saltzaile batzuen produktuetara, eta saltzaileok arduratuko dira produktua helarazteaz eta saldu ondoko zerbitzua emateaz. Eredu horrekin, EROSKIk biderkatu egingo du bere sorta, stockaren eta logistika tradizionalaren mugarik gabe.

Atera duenetik, konpainiak bi bereizgarritan jarri du ardatza: lehiakortasuna eta bezeroarentzako zerbitzua. Horrek esan nahi du aukerarik merkeena nabarmenduko dela beti, kontsumitzaileari aurrezten laguntzeko. Era berean, kooperatibak nahitaezko baldintza gisa eskatzen du saltzaileek balorazio bikainak izatea (lau izarretik gora merkatuan) eta arreta eta zerbitzu protokolorik zorrotzenak betetzea.

Xedea ez da ekosistema masifikatzea; konpainiak nahiago du saltzaile kopuru murritz batekin lan egin, eta horiek marka ulertzea eta zerbitzua emateko daukan bokazio bera edukitzea. Hala, bazkideei tratu pertsonala ematen zaie, baldintza lehiakorrak komisioetan eta ordainketetan, eta gardentasun osoa; hartara, luzera begirako eta konfiantzazko harremanak sustatzen dira.

Honela mintzatu da Mari Mar Escrig, EROSKIren Online Negozioko zuzendaria: «Sektoreko beste plataforma batzuekin alderatuta, guk garrantzi maila bera ematen diegu lehiakortasunari eta bezeroen zerbitzuari, eta gure bidaideak lerrokatuta daude EROSKIren xedearekin; horrela, gurekin batera haziko dira».

Eskaintza digitala, merkataritza elektronikoarekin eta quick commerce-rekin dibertsifikatua

Marketplace-aren aurretik EROSKIk egina zuen bere ibilbidea merkataritza elektronikoan, eta 2024. urtean webgunerik onena izendatu zuten zortzigarren urtez jarraian. Plataforma honek EROSKIren elikagai guztiak eskaintzen ditu era arin eta komenigarrian erosteko moduan; horien artean, tokiko produktuak, beren preziorik onenarekin eta fidelizazio txartelaren abantaila guztiekin.

Enkarguak jasotzeko 100 bilgune baino gehiago ditu kateak, eta etxerako zerbitzua ere bai, egunean ordu batez eta jarraipena denbora errealean egiteko moduan. Logistika optimizatuari esker, egunean bertan eramaten ditu enkarguak hiriburu nagusietan, eta operadore bakarra da estaldura osoa duena EAEko, Nafarroako eta Balearretako herri guztietan.

Horretaz gainera, quick commerce zerbitzua zabaldu du konpainiak ia 600 dendatan 2025ean. Komenentziazko erosketak egiteko pentsatuta dago quick commerce denda, eta etxerako zerbitzua ultralasterra da hirietan (25-30 minutu); delivery-an diharduten enpresa nagusiek bideratzen dituzte. Eskema horretan, EROSKIk eskariak prestatzen ditu hurbileko sarean, eta banaketa plataformak arduratzen dira enkarguak helarazteaz.

Zerbitzu horrek erakusten du kontsumitzailea berehala egokitu dela formatura. Ikuspegi operatibotik eredu konplexua den arren, EROSKIk kontsumo era berriei erantzuteko aukera bihurtu du, betiere preziorik onenak eskainiz, denda fisikoetako berberak.

Estrategia digitala eraldatzen ari den merkatuan lehiatzeko

Marketplacea aurkeztearekin, EROSKI bete-betean barneratu da lehia bizia dagoen negozio batean, eta aldea laster egokitzen denak markatzen du. Konpainiak lortu du hala bere sorta biderkatzea, marka berriak txertatu baititu, eta, online kanalaren bitartez, ikusgarritasuna irabazi du giltzarri diren kategorietan.

Marketplacea abian jarrita, kultura aldaketa bat ere etorri da erakunde barnera. Kanpoko saltzaileekin lankidetzan arituz negozio bat bultzatzeko eta aldi berean marka arduraz babestu eta bezeroa asebetetzeko, eginahal transbertsala egin behar izan da eremu guztietan. Helburua argia da: bezeroa zentroan jartzea eta, saltzaileekin batera, proposamen lehiakorra eta konfiantzazkoa egitea.