
Mendebaldeko Saharari buruzko hiru hitzaldiz osatutako zikloa izango da urriaren 20an, 21ean eta 22an, Donostian, Goldatu elkarteak eta Donostia Kulturak sustatuta.
‘Mendebaldeko Sahara. 50 urteko gatazka ahaztua, oroimena, erresistentzia eta etorkizuna’ izena daraman zikloaren lehen hitzaldia astelehenean bertan izango da, hilak 20an. Euskaraz zein gazteleraz eskainiko dute ‘Erresistentziaren sustraiak: Saharar Herriaren historia eta testuingurua’.
Hizlariak Abdeslam Aomar (Afapredesa-ko lehendakaria) eta Kristina Berasain (kazetaria eta idazlea) izango dira. Horiek Mendebaldeko Sahararen historia, kolonizazioa, gerra, exodoa eta egungo egoera errefuxiatu kanpamenduetan zein lurralde okupatuetan izango dute mintzagai.
Bigarren saioan, asteartean, hilak 21ean, Fatma Mehdik (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Lankidetza ministroa) eta Gurutze Irizar-Fatimetuk (gertakarien lekukoa) eskainiko dute hitzaldia. ‘Emakume sahararrak: bizitza, duintasuna eta etorkizunaren eraikuntza’ solasaldian emakumeen rola errefuxiatuen kanpamenduetan, erbestea, eguneroko bizitza, lidergoa eta komunitatearen eraikuntza errefuxiatuen artean izango dute hizpide. Oraingoan ere euskaraz eta gazteleraz egingo dute.
Urriaren 22an izango da azken hitzaldia, ‘Expolio y sostenibilidad: recursos naturales, derechos humanos y resistencia del pueblo saharaui’, gazteleraz soilik, Yaguta Moulay, SONREP-Baliabide Naturalen eta Ingurumenaren Babesaren Saharako Behatokia-ko lehendakariaren eskutik.
Solasaldiaren aurretik ‘Ocupación S.A.’ dokumentala eskainiko da.
Saio guztiak Donostiako Okendo Kultur Elkartean izango dira, 19.00etan, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

«Tras 50 años, en Montejurra sigue vigente la impunidad»

Líder del PRI pide a EEUU declarar «terrorista» a Morena evocando la ilegalización de Batasuna

La ‘cuadrilla’ recreada por Marta Garatea anunciará los Sanfermines 2026
