Alauda Ruiz de Azua
Alauda Ruiz de Azua zinegile bizkaitarrak 2022an egin zuen bere debuta zineman, ‘Cinco Lobitos’ filmarekin, eta laudorio ugari jaso zituen. Pertsonaiak erdigunean kokatuz, amatasunaren, zaintzaren eta familiaren isilpeko hizkuntzen artean mugitzen den bidaia emozional zoragarria eraiki zuen.
Bi urte geroago, 2024an, ‘Querer’ telesaila ekarri zuen. Honelako istorioetan, zeinetan emozioek gainezka egiten duten sarritan, gehiegikeriatan erortzeko arriskua egoten da, baina Alaudak justu kontrakoa egin zuen, eta maisuki, gainera: edukia soila eta neurritsua da, apaingarririk gabea eta sotiltasun etengabean mugitzen den gidoia du oinarri eta pertsonaiak eremu grisetatik atera gabe aritzen dira une oro. Horien portaerak eta ekintza gehienak keinu oso txikien baitan mugitzen dira.
Bere filmik berriena ‘Los domingos’ da, eta ‘Querer’ telesailaren ildoari jarraituz, ikuslea eremu deserosoetan barneratuko du. Obra ederra, gardena, gordina eta konplexua da.
Urte gutxiren buruan, istorioak kontatzeko duen sotiltasunari eta ikusleari desafio egiten dioten pelikulei esker, Alauda Ruiz de Azua zinemaren munduko figura garrantzitsua bihurtu da.
Bere zinema intimista eta sentikorra eguneroko emozio eta gatazkak arakatzen ditu, hausnarketa egitera gonbidatuz eta publikoa bere konfort eremutik ateraz.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

