
Azken asteetan izan diren gertakarien harira, Ernai gazte antolakundeak «Arazoa faxismoa da. Utzi euskal gazteria kriminalizatzeari» jartzen duen kartel handi bat itsatsi du Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan dagoen instalazio artistikoan.
Horrela esnatu da Gasteizko Andre Maria Zuria plaza.
— Ernai (@ernaigazte) October 23, 2025
Azken asteetan, hainbat alderdi eta hedabidek, antifaxismoa kriminalizatu eta faxistei aurpegia garbitzeko operazio bat martxan jarri dute. pic.twitter.com/PY2yJTdOwX
Gazte antolakundeak azaldu duenez, azken asteetan hainbat alderdi eta hedabidek «antifaxismoa kriminalizatu eta faxistei aurpegia garbitzeko operazio bat martxan jarri dute», baina Ernaik «argi du arazoa faxismoa» dela, eta «arazoaren parte direla baita ere, faxistei aurre egiten dien gazteak jipoitzera Polizia bidali eta azken asteetan gazteak kriminalizatzen ari direnak».
Kriminalizazio saikera operazio horrekin bukatu beharra dagoela nabarmendu du, eta «euskal gazteria kriminalizatzeari utzi behar diotela».
Mugak Arkitektura Bienalak Andre Mari Zuriaren plazan jarri duen hormigoizko horma ‘Utopía: prohibido el paso’ instalazioaren parte da, «herritarrei gogoeta egitera eta askatasunez esku hartzera gonbidatzen dituena, parte hartzeko esperientzia baten zati gisa». Ostegun honetan inauguratuko dute.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo


