
Erein argitaletxeak astearte honetan aurkeztu du Iban Garro Alzuriren ‘Euri beroak’ poesia liburua, Bilboko Udalaren Blas de Otero – Angela Figuera Nazioarteko XVII. Poesia Lehiaketan irabazlea. Aurkezpenean izan dira egilea bera eta Inazio Mujika, Ereineko editorea.
1974an Lesakan jaioa, Kimikan lizentziatua da Garro. Bertsolaritzaren mundutik heldu zen poesiara, eta aurreko hamarkadan Iruñeko Udalak antolatutako hainbat lehiaketatan irabazle izan zen, eta haiek ateratako bildumetan bere poesiak argitaratu ziren. 2023an eman zuen argitara bakarkako bere lehen olerki bilduma: ‘Larrosa bat Groenlandian’ (Denonartean).
Bere bigarren lan honetan, Mujikak nabarmendu duenez, «isiltasunaren poetika» landu du, «hitzaren eta esan gabe gelditzen denaren arteko oreka bilatuz». ‘Euri beroak’ poesia «intimoa» eta «existentziala» dela esan du, non «bakardadearen eta maitasunaren arteko tentsioa ere sumatzen den».
Halaber, hizkuntzaren erritmoa eta ahozkotasuna goraipatu ditu, «irakurlea hipnosi moduko batean sartzen duen erritmo poetiko batez».
Garrok, bere aldetik, azaldu du liburuaren abiapuntua familia kontakizun ilun bat izan dela: 1937ko ekaitz gau batean, bere senide bat engainuz mendian hil zutela dioten pasadizo bat. «Banekien historia bat bazegoela azpian eta historia hortara ailegatu nahi nuela, baina ez narratiboki, baizik poetikoki. Batez ere emozionalki bide hori egin nahi nuen», azaldu du.
«Baina ez nuen iraganari buruz idatzi nahi. Ez nuen iragana tangibleki ekarri nahi, baizik eta orainetik kontatu nahi nuen». Horretarako, eguneroko tokietatik idatzi duela argitu du: «Kafetegietan idaztea gustatzen zait, leihoetatik begiratzen... Hortaz, horrelako elementuak agertzen dira poesian: bide-ertzak, leihoa, euria, kafea, jendearen joan-etorriak...».
Emozioz beteta
Garrok azaldu du liburua emozioz beteta dagoela: beldurra, amorrua eta maitasuna agertzen dira, baita familia giroaren eta baldintzarik gabeko maitasunaren adierazpenak ere. Batzuetan hitzak gogorrak edo «itsusiak» izan daitezke, sentimenduak zuzenean adierazteko beharrezkoak direla uste duelarik.
«Ihesi bizi gara nork jarraitzen digun jakitera ausartu gabe. Liburu honek gelditu eta gibelera begiratzen lagunduko dizu, agian sorpresa bat jasotzeko, agian nonbait daramazun istorio gogorren bat ezagutzeko», dio liburuaren sinopsiak.
Garrok nabarmendu du bertsolaritzak eragin handia izan duela bere poesia idazteko orduan. Bertsolaritzatik etorritako hitz-jokoak, errimak eta doinuak bere poemetan txertatzen ditu, neurrian eta testuinguru poetikoan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

