
Cañada Real, Madrilgo eskualdean kokatutako txabola-auzoa da, Europako handienetakoa izateagatik ezaguna. Hiriaren itzalean hazitako mundu ezkutua, argirik eta urik gabe urteak daramatzan bizilekua. Testuinguru latz eta ahaztu horretan murgilduko da Guillermo Galoe bere lehen film luzea sortzeko: ‘Ciudad sin sueño’, bazterretan ere poesia bilatzen duen begirada eta ikusezina ikusarazteko ahalegin zintzoa.
Filma fikziozkoa bada ere, bere hezurdura benetako materialez josia dago: aktore ez-profesionalek hartzen dute parte, eszenatoki errealetan girotzen da eta arazo zehatzak ditu ardatz. Dokumentalaren eta kontakizun dramatikoaren arteko nahasketa horrek egiazkotasun emozional berezi eta indartsua ematen dio obrari.
Toni, 15 urteko mutil ijitoa da kontakizunaren protagonista. Bere familiako kideak txatar-biltzaileak dira, eta aitona da haren bizitzako irudi nagusia. Eraispenen zurrumurruak zabaltzen direnean eta familiei ostatu alternatiboak eskaintzeko gizarte-zerbitzuen presioa handitzen denean, Toni zalantzan hasiko da: bere sustraiekiko leialtasunaren eta aldaketa eskatzen duen etorkizun baten premia itogarriaren artean harrapatuta geratuko da.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Declaran procedente un despido por no ir al trabajo tras cambiar la empresa las vacaciones

Tres ertzainas investigados por malos tratos a los detenidos durante el desalojo de Etxarri II

