
‘Tigre galdua’, Zinema Euskaraz programaren eskutik iritsiko den izenburu berria da. ‘Super Charlie’ izan zen programaren barruan estreinatu zen azken filma, eta orain ‘Tigre galdua’-ri dagokio txanda. Publiko orokorrari zuzendutako lan australiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Animaliak protagonista dituen animaziozko lan berri honetan, Teo izeneko kanguru gazte bat da protagonista: borrokalari ibiltarien familia batek adoptatu du, eta barrez zein adrenalinaz beteriko bizitza darama. Baina lurralde ezezagun baten irudipenak sentitu ondoren, berehala ohartuko da abentura epiko batean murgildu beharko duela, bere jatorriarekin berriro konektatzeko eta bere jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.
Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestutako egitasmoaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

