
Izarne Sarasolak bere izena gehitu dio tamalez etengabe hazten jarraitzen duen zerrendari. Ibarrako futbolariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua apurtu du. Kirofanotik pasatu beharko da eta ezin izango du datorren denboraldira arte berriro jokatu, beraz. Bere taldeak azaldu duenez, larunbatean lesionatu zen Fleuryren eta Nantesen arteko norgehiagokan eta asteazken honetan egindako azterketa medikoak aurreko lotailu gurutzatuaren haustura konfirmatu du.
Zubietan zazpi urte eta Realeko lehen taldean lau denboraldi eman ondoren, Izarne Sarasolak Nantesekin fitxatu zuen udan. Nicolas Chabot entrenatzailearen konfiantza bereganatu du hasieratik eta ohikoa da bere izena hasierako hamaikakoan ikustea. Talde mailan ere gauzak ondo doazkio. Première Liguen lehiatzen ari den bigarren denboraldi honetan, Ligako Final Fourrarekin eta Europarekin amets egiten hasi omen da Nantes. Momentuz, Paris FCri irabazi dio eta joan den larunbatean Fleury 91ren aurka lortutako garaipenarekin, laugarren postura igo da.
Partida horretan lesionatu zen, hain zuzen ere, hegaleko gipuzkoarra, eta zelaia utzi behar izan zuen lehen zatia amaitzear zegoela. Gaur pronostiko ezkorrenak konfirmatu dira eta errekuperazio luzeari ekin beharko dio aurre.
Abuztuaren amaieran denboraldia hasi zenetik, bakarrik Europako bost Liga handietan dozena bat jokalari baino gehiagok hautsi dute aurreko lotailu gurutzatua. Horien artean, urrian lesionatu zen Maite Oroz. Erdilari nafarraren kasuan, bigarren aldia da. 2018an, Athleticeko jokalaria zela, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen –orain eskuinekoa da– eta hamaika hilabete eman zituen bajan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

