
Abadiñon egindako grafiti baten bitartez aurkeztu du Ernaik datorren urteko Gazte Topagunea, herri horretan bertan izango dena, apirilaren 2tik 5era bitartean.
Ohar batean gogoratu duenez, «Gazte Topagunea ezker abertzaleko gazte antolakundeak euskal gazteria independentistari egiten dion eskaintza da, saretze, politizazio eta aisialdi eskaintza zabalarekin».
«Hiru egunetan, Abadiñoko kaleak gazte independentistez beteko dituzte, gazte antolakuntzaz gazteentzako antolatutako ekimenean», gaineratu du, eta bonuak jada salgai daudela ohartarazi.
Dena den oraindik Ernaik ez du egitarauaren informaziorik zabaldu. Hurrengo hilabeteetan, eskaintzaren inguruko argitalpen ezberdinak egingo dituztela nabarmendu du.
2025-11-30, 20:00
— Ernai (@ernaigazte) November 28, 2025
Badator Gazte Topagunea. pic.twitter.com/iRbAc4YA5c
Nafarroatik Bizkaira
Joan den urteko Gazte Topagunea Berriozarren ospatu zen, ‘Gazteon eskutik independentziara’ lelopean. Kontzertu ugari antolatu zituzten, eta mobilizazioak ere bai. Gazteek Auzitegi Nazionalak ezarritako debekuari aurre egin zioten eta kalera atera ziren adierazpen askatasunaren eta presoen eskubideen aldarrikapenaren kontrako «kriminalizazioa» salatzeko.
«Argi entzun ezazue: ez duzue lortuko, ez duzue euskal gazteriaren ahotsa isilaraztea lortuko. Eta ez duzue lortuko Topagunearen indarra ezabatzea. Erasoen aurrean aurrerapausoa emango dugu», nabarmendu zuen Berriozarren Amaiur Egurrola Ernaiko eledunak.

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

Entre lo incomprensible y lo irresponsable

El Gobierno navarro queda muy tocado tras la aprobación de la ley de educación de UPN

Doctor Deseo cierra un ciclo de 40 años con un doble vinilo, un cómic y un gran concierto

