
‘The Worst Person in the World’ lanaren arrakastaren ondoren, Joachim Trier zinegile norvegiarra ‘Affeksjonsverdi’ lanarekin itzuliko da, familia-harremanen konplexutasunetan eta arteak adiskidetzeko duen boterean sakontzen duen filma; Cannes Zinema Jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen eta Donostia Zinemaldiko Perlak sailetik ere igaro zen. Gainera, European Film Awards 2026 edizioan sei izendapen jaso ditu: filma, zuzendaritza, gidoia, emakumezko aktorea (Renate Reinsve) eta gizonezko aktorea (Stellan Skarsgard).
Trierrek metanarrazioaren bidetik eramango gaitu hasietarik: protagonista nagusia Nora (Renate Reinsve) da; ama hil ondoren, Gustav (Stellan Skarsgård) aitarekin –gainbeheran dagoen zinema zuzendari bat– duen harremanari aurre egin behar dion aktorea. Gustavek bere ibilbidea berreraiki nahi du eta Norarekin duen harremana konpondu, horretarako bere hurrengo proiektu zinematografikoan protagonistaren rola eskainiko dio. Norak eskaintza baztertu ondoren, Gustavek, Rachel (Elle Fanning), Hollywoodeko izar gaztearengana jo beharko du. Horrek tentsio handia sortuko du familian.
Renate Reinsve
Aktore norvegiarra nazioartean ezaguna egin zen Joachim Trierrek zuzendutako ‘The Worst Person in the World’ (2021) filmean egindako lanagatik. Filmean Julie izeneko emakumearen rola jokatzen du, eta bere ibilbidean inflexio-puntu bat markatu zuen. Interpretazio guztiz gizatiarra, naturala eta ñabarduraz beterikoa eskaini zuen.
Helduaroko ziurgabetasunak, maitasun-harremanak eta identitate pertsonala bilatzen dituen emakumearen erretratua egin zuen Reinsvek. Kritikak txalotu egin zuen bere antzezpen lana, eta Canneseko Zinemaldian Emakumezko Aktore Onenaren saria eman zioten. Geroztik ‘Presumed Innocent’ telesailean eta ‘Handling the Undead’, ‘Armand’ edota ‘A Different Man’ filmetan ikusi ahal izan dugu.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

