
Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak astearte honetan iragarri duenez, astelehenetik aurrera 200 euroko isunak jasoko dituzte Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua (EGE) baimenik gabe zeharkatzen duten ibilgailuek. «Helburua ez da dirua biltzea, baizik eta osasun publikoko neurri hau betetzen dela bermatzea», nabarmendu du.
Udaletxean egindako agerraldian azaldu duenez, egunero 4.000 eta 5.000 ibilgailu artean sartzen dira batez beste EGEra, eta araudiaren betetze maila ere «oso handia» dela nabarmendu du.
Izan ere, EGEra sartzen diren ibilgailuen %93 inguruk dute nahitaezko ingurumen-bereizgarria. Etiketarik gabeko ibilgailuak %7 dira, baina gehienak ordenantzak berak salbuetsitako kasuak dira: egoiliarrak, garajeen titularrak, establezimenduak edo mugikortasun urriko pertsonen txartela duten pertsonak. «Benetan bidegabeak diren sarbideak eguneko 50-80 ibilgailukoak izan dira; hau da, ibilgailu guztien %1,3 eta %1,6 artean», adierazi du Udaletxean egindako agerraldian.
Informazio-fasean, iraila eta azaroa bitartean, Gasteizko Udalak 1.837 abisu-gutun bidali ditu eta aste honetan beste 200 jakinarazpen igorriko ditu. Artolazabalek dionez, orain arte jakinarazpenek «izaera pedagogikoa dute», baina «abenduaren 15ean amaituko da informazio-fasea eta zehapen-aldia hasiko da, ordenantzak ezartzen duen bezala».
Balorazio-positiboa
Dena den, Artolazabalek ezarpen-prozesuaren inguruko balorazio positiboa egin du. «EGE normaltasun osoz garatzen ari da, tentsiorik gabe eta herritarren aldetik erantzun eredugarriarekin».
«Ez dugu bat-bateko ezarpenik egin; hori beharrean, trantsizio mailakatua aplikatu dugu zirkulazioaren erregulazioa finkatuta zegoen ingurunean. Herritarrek erantzukizunez erantzun dute, eta hori datuetan islatzen da», gaineratu du.

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte
