
Egun gutxi egongo da ikusgai ‘Lauaxeta, askatasunari dena eman zion olerkari abertzalea’. Astelehenean zabaldu zituen ateak eta hilaren 19ra arte, ostiralera arte, dago ikugai Bergarako Olaso Dorrean. Ordutegia: 16.00-18.00.
Erakusketak Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’-ren (Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1939) ibilbide literario eta politikoa azaltzen ditu, eta garai hartako testuinguru historiko zabalagoan kokatzen du, poeta eta kazetariaren bizitza laburra baina esanguratsua osotasunean ulertzeko.
«Estepan Urkiagaren objektu oso hunkigarriak daudenez eta abertzaletasunaren erreferentzia nagusi horren jaiotzaren 120. urteurrena bete denez aurten», erakusketa bat prestatuko zutela aurreratu zuten joan den azaroan Irati Jimenez eta Urko Aiartza Olaso Dorrea fundazioko kideek.
Memoria proiektu oso bat osatzeko objektu esanguratsuak eskuratu ditu Olaso Dorreak, abertzaletasunaren historiari lotutako hainbat objektu, pieza eta dokumentu esanguratsu. Esaterako, Estepan Urkiagaren argazkia, fusilatu zutenean eskuan zeraman gurutzea edo bere azken egunetan jantzi zuen gabardina.
Azken hau, hainbat urtetan ezkutuan gordeta egon ondoren, 2007. urtearen inguruan senideen eskuetara itzuli zen, eta orain Bergaran dago ikusgai.

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

«Los autos se apoyan en una información no contrastada de un medio de comunicación»

Fallece un montañero de Urnieta cuando descendía del Pic du Midi d’Ossau

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados
