Urteko gaiak
Urte amaiera hurbiltzen ari da eta zinemaren munduan izan diren gertaera garrantzitsuenak biltzeko gogoa piztu zait.
Nazioarteko ikusleentzat ohikoa eta oinarrizkoa den egoera bat: hiru film, euren hizkuntzan grabatuak, zinemetan egotea. Euskaldunontzat, ordea, ia mirari txiki bat izan da udazkenean gertatutakoa, gertakari paranormala: karteldegiko afixetara begiratu eta fikziozko hiru euskal filmen irudiak elkarren ondoan zintzilikatuta ikustea; ‘Jone batzuetan’, ‘Maspalomas’ eta ‘Karmele’ aldi berean egon dira ikusgai zinemetan. Ezin gara erlaxatu, baina pozik egoteko moduan gaude. Aurtengo euskal ikus-entzunezkoen uzta oparoa eta maila bikainekoa izan da.
Adimen artifizialaren eztandak ere zeresana eman du aurten, baina premiazkoa da araudi argi batzuk ezartzea zineman AAren erabilera mugatzeko. Kontua ez da berrikuntza geldiaraztea, baizik eta bermatzea aurrerapen teknologikoak ez dituela balio artistikoak, egile-eskubideak eta lan-baldintzak irentsiko.
Gai garrantzitsuena, berriz, Palestinako genozidioa izan da. Boikot kulturala funtsezko tresna bihurtu da, okupazioa eta genozidioa legitimatzen dituzten erakundeei presioa egiteko. BDS mugimenduak indarra hartu du 2025ean, Israelgo politikak zuzenean zein zeharka babesten dituzten enpresa eta erakundeen aurkako presio tresna gisa.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

